Eibar FT-ren oinarrizko futboleko taldeen aurkezpen ofiziala egingo da gaur Ipuruan

Eibar FT-ren oinarrizko futboleko taldeen aurkezpen ofiziala egingo da gaur Ipuruan
2023/09/19 11:10
eta kitto!
Eibar FT-ren oinarrizko futbolaren 2023-24 denboraldia gaur hasiko da Ipuruan, armaginen harrobia osatzen duten taldeen aurkezpen ekitaldi instituzionalarekin. 250 jokalari inguru izango dira gaur ofizialki aurkeztuko diren 12 taldeetan (zortzi gizonezkoenak eta lau emakumezkoenak). Futbol Eskolan izena eman duten berrehun neska-mutilen kopurua gehituz gero, Eibar FT-ko harrobiko futbolarien kopurua 450 izatera iristen da. Aurkezpena 18:00etan hasiko da eta ekitaldia ikusi nahi dutenek 4 eta 7 ateetatik sartu beharko dute Ipuruara.