Eibar-Gasteiz Elkarteak ere ospatu du San Andres eguna

"Toloño" egoitza SD Eibar eta Arrate Eibar Eskubaloia taldeen kamisetekin apaindu zuten, eta gustura ibili ziren Gazteizko eibartarrak ohiko habanerak eta kantak abesten.
Eibar-Gasteiz Elkarteak ere ospatu du San Andres eguna
2025/12/01 18:01
Ana Aizpurua

Gasteizek beste urte batez ospatu zuen San Andres eguna Eibar-Gasteiz Elkarteari esker. Topaketa, iaz bezala, Gasteizko San Frantzisko aldapako Toloñon izan zen, elkartearen egoitzan, hain zuzen ere. Josu Armiño sukaldariak prestatutako menu bikaina dastatu ahal izan zuten han bildutakoek. Azpimarratzekoa da Eibarko Udalak egun berezi hori ospatzeko Gasteizera bidalitako "Neguko ahotsak" diskoa, Eibarko Koro Gazteak Ustekabe fanfarriareki grabatutako bederatzi abestiz osatua. Ez zen opari bakarra izan, Lantziegoko (Arabako Errioxa ) "El Mozo Wines" upeltegitik "Malas Piedras" ardo ezaguna bildali baitzuten, elkarte eibartarraren logoarekin.

Toloñoko lokala SD Eibar eta Arrate Eibar Eskubaloia taldeen kamisetekin apaindu zuten eta gustura ibili ziren ohiko habanerak eta kantak abesten, besteak beste. Han izan ziren Lucio Hoz, Isabel Lekunberri, Aitor Buendía, Fernando Arizmendi, Puri Gómez, Estitxu Aristondo, Eugenio Clemente, Isabel Porras, Roberto Perez Andia, Cristina Vicario, Peio Bengoetxea, Begoña Egurrola, Jorge Aguirreazaldegui Lourdes Azcarraga, Mikel Urquidi, Javi Gómez Buendía, Pedro Luis Rodríguez Buendía, Carmen Bargaño eta Yohana Bargaño.