Eibar Igerixan taldeak bi ordezkari izan zituen Espainiako txapelketa absolutuan
2023/08/30
12:43
eta kitto!
Malagan jokatutako “Open”-Astralpool Udako Espainiako Txapelketa absolutuan hartu zuten parte Jon Osa eta Paula Calvo Eibar Igerixaneko taldekideek eta, horrez gain, maila ere eman zuten. Bizkar erako probetan lehiatu zuten biek eta Jon Osak finaletarako txartelak eskuratu zituen 100 metrokoan (4. postuan sailkatzeko, 55.88 denborarekin) eta 50ekoan (hor 8. izateko, 26.30ko denborarekin). Paula Calvok, bestalde, aipatutako proba horietan 1.06.02 eta 31.16ko denborak eskuratu zituen.
Infantil mailako igerilaria izanda txapelketa absolutuetan parte hartzeko txartela eskuratu zuen Paula Calvok aurretik jokatutako Espainiako infantil mailako txapelketan ikaragarrizko emaitzak lortu zituen: horrela, urrezko domina bereganatu zuen bizkar erako 50, 100 eta 200 metrokoetan, 200 estilotan bosgarren eta 200 libretan zazpigarren izateaz gain.