Eibar Igerixan taldeko Paula Calvok zilarrezkoa bereganatu zuen 45. Alejandro Lopez Sarian

Eibar Igerixan taldeko Paula Calvok zilarrezkoa bereganatu zuen 45. Alejandro Lopez Sarian
2024/01/17 09:54
eta kitto!
Eibar Igerixan taldeko igerilari elgoibartarrak lan bikaina egin zuen beste behin, oraingoan Bartzelonako Pere Serrat igerilekuan jokatutako Alejandro Lopez Sariaren 45. edizioan. 50 klubetako 463 igerilarik hartu zuten parte guztira zapatuan eta domekan jokatutako sari horretan. Paula Calvo izan zen gure ordezkari bakarra Gipuzkoako federazioaren taldean eta parte hartutako lau probatan sailkatu zen finaletarako, izan horiek A (euretako hiru) edo B mailakoak (bakarra). Horrez aparte, euretako hiruretan bere marka hobetu zuen, eta bizkar erako 200 metroko proban bigarren sailkatu zen. A finaletan parte hartu zuen beste bi probatan, bestalde, 100 bizkarrean bosgarren sailkatu zen eta 200 estilotan zazpigarren. 200 librean parte hartu zuen B finalean bigarren geratu zen.