Eibar KE-aren peñen lehen bilkura arrakastatsua

Eibar KE-aren peñen lehen bilkura arrakastatsua
2016/04/03 22:53
eta kitto!
Eskozia La Brava eta Urko Taldearen eskutik, Eibar KE-aren Peña Ofizialen I. Bilkura ospatu zen domekan primerako giroan, goizetik abiatu zen egitarauarekin. Besteak beste, Txaltxa Zelaian egindako bazkariak 100 zaletutik gora batu zituen eta Ustekabe fanfarreak eta trikitilariek musikarekin girotu zuten jaia. Talde argazkia egin eta gero, Ipuruara abiatu dira Eibar KE-Villarreal CF partidua ikustera eta norgehiagoka 1-2 emaitzarekin amaitu arren, behintzat eguna umore onean eta jai giroan ederto igaro zuten zaletuek.