Emaitza onak Eibar Igerixanentzako Neguko Probintzia Ligako hirugarren jardunaldian
Azaroaren 21ean jokatu zen Neguko Probintzia Ligako hirugarren jardunaldia Azpeitiko Kiroldegian. Eibar Igerixaneko infantil, junior eta senior mailako igerilariek emaitza bikainak lortu zituzten.
Banakako probetan, Ane Larrañagak bi garaipen eskuratu zituen, 200 estiloetan eta 50 bizkarrean. María Rodríguezek 50 bularrean irabazi zuen, eta Paula Calvok ere lortu zuen lehen postua 100 librean, 400 librean bigarren izan ondoren. Gizonezkoetan, Jokin Oneka nagusitu zen 200 tximeletan, eta Iker Calvok 50 bizkarrean irabazi zuen.
Horrez gain, Eibar Igerixaneko igerilariek bigarren eta hirugarren postu ugari lortu zituzten hainbat probatan. Bigarren postuetan Gorka Castrillo 400 librean, Asier Gomez 200 bizkarrean, Ibrahim Benslaiman 50 bularrean, Iker Calvo 100 tximeletan Anes Abderrahamne 100 librean, Itsaso Castrillo 50 bizkarrean, Itziar Eiriz 200 bizkarrean eta Issam Mokaddem 200 tximeletan.
Hirugarren postuetan, aldiz, Xabat Limiak eta Jokin Onekak 200 estiloetan, Ane Plazaolak 100 librean, Gorka Castrillok 100 librean, Asier Gómezek 400 librean eta Anes Abderrahamnek 100 tximeletan.
Erreleboetan ere emaitza onak izan zituzten: emakumezkoen 4x50 libre taldeak hirugarren postua eskuratu zuen, eta gizonezkoena lehenengoa izan zen. 4x50 estiloetako erreleboan, emakumezkoak laugarren eta gizonezkoak hirugarren sailkatu ziren.
