Eibar Triatloi taldeko Javi Muñoz bikain aritu da Majadahondan

Elgoibarko triatloilaria 8. izan zen sailkapen nagusian eta 3. bere mailan
Eibar Triatloi taldeko Javi Muñoz bikain aritu da Majadahondan
2025/11/27 11:20
Ekhi Belar

Denboraldiaren azken txanpan sartu dira Eibar Triatloi Taldeko kideak, baina maila onari eusten diote oraindik ere. Azaroaren 23an, domekan, Majadahondako II Du Cross Dehesa proban egon zen Javi Muñoz eta bikain aritu zen bertan. Elgoibarko triatloilaria 8. izan zen sailkapen nagusian eta 3. postua lortu zuen Gravel Mas mailako bakarkako sailkapenean.

Goizeko 10:00etan ekin zioten probari, 8 gradurekin eta zerua oskarbi. Atletek 5 km korrika, 18 km bizikletan eta 2,5 km korrika egin behar zituzten, errepidean, pistan eta mendian. Ehun lagunek baino gehiago irten ziren, baina 98 iritsi ziren helmugara. Muñozek ordubete, 5 minutu eta 51 segundo behar izan zituen proba amaitzeko.