Eibarko Baso Biziak elkarteak 1,5 hektarea erosi ditu Kaminburun

Guztira 35 hektarea zaintzen ditu elkarte eibartarrak
Eibarko Baso Biziak elkarteak 1,5 hektarea erosi ditu Kaminburun
2024/09/10 10:20
eta kitto!

Eibarko Baso Biziak elkarteak 1,5 hektarea erosi ditu Kaminburun, Altamira eta Azurtza artean. Elkartea pozik agertu da lorpenarengatik eta eskerrak eman nahi die hori egitea posible izatea lagundu dutenei.

Eibarko erakunde eta enpresei helarazi nahi diete gaur egun lursailak erosteko aukerak iristen ari zaizkiela eta, “Eibarrentzat baso autoktonoa nahi badugu, orain dela horiek erosteko momentua, beste edonork erosi baino lehen”, elkartetik adierazi dutenez.

 

35 hektarearen zaintza

Kaminburuko erosketaren ondoren, Eibarko Baso Biziak elkarteak 35 hektarea zaintzen ditu gaur egun. Izan ere, Unben 11 hektarea ditu, Santutxun eta Igartuan 14 hektarea (Soraluzeko Baso Biziak eta Lurgaiarekin batera) eta Haritzbakarragan 8,5 hektarea.