Eibarko Baso Biziak elkarteak urteko lehen landaketa egingo du domeka honetan

Herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. Bihar da izena emateko azken eguna.
Eibarko Baso Biziak elkarteak urteko lehen landaketa egingo du domeka honetan
2026/01/21 18:49
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko Baso Biziak elkarteak urteko lehen landaketa egingo du domekan (urtarrilak 25), elkarteak Erianon dauzkan lursailetan, eta lan horretan lagundu nahi duten herritarrentzat gonbidapen irekia egin dute elkartetik: “Goizeko 10:00etan geratu gara Asola-Berri elkartean, eta handik oinez igoko gara landaketa gunera. Zuen laguntza behar dugu bertako basoak berreskuratzeko, parte hartu eta animatu!”. Izena emateko eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera mezua bidali behar da, izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia zehaztuta. Bihar (eguena, hilak 22) da azken eguna.
Bestetik, parte-hartzaileentzat gomendio eta informazio osagarria ere eman dute:
URA: Ekarri etxetik.
JANARIA: Hamaiketakoa gure kontu.
ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko edo uretarako botak eta arropa erosoa, eta eurirako arropa, badaezpada.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Gure kontu.
IRAUPENA: Etxera itzuliko gara bazkaltzera.