Eibarko basoak ezagutzeko ezkur bilketa egingo dute urriaren 19an

Jasotako ezkur bakoitzeko euro bat bideratuko zaio Palestinaren aldeko plataformari
Eibarko basoak ezagutzeko ezkur bilketa egingo dute urriaren 19an
2025/10/07 12:27
eta kitto!

Eibarko Baso Biziak elkarteak inguruko basoak ezagutzeko ekimena prestatu du urriaren 19rako, domeka. Ezkur bilketa egingo dute, gero hauek gordetzeko eta ernatzeko.

Horretarako, 10:00etan elkartuko dira Untzagan. Eta gainera, jasotako ezkur bakoitzeko euro bat bideratuko zaio Palestinaren aldeko plataformari.