Eibarko kaleei arnas berritua eman nahi dion Triku Kulturgunea zabalduko dute bihar
2026/05/14
13:03
Silbia Hernandez
BIhar, maiatzak 15, dute Triku Kulturgunea Calbeton kaleko 17. zenbakian (Txistu taberna izandakoan). Eguaztenean egin zuten proiektuaren aurkezpena Arrate Kultur Elkartean, jende asko bildu zuen ekitaldian. Taberna gisa martxan ipiniko duten lokalak kultur ekitaldiak antolatzeko bokazioarekin ekingo dio bideari. Aurkezpenean esandakoari jarraituz, “Eibarko espazio euskaltzale, ezkertiar eta feminista berria” izango da, eta herrian arlo horretan dagoen hutsunea betetzera dator. Azaldu zutenez, “mimoz prestatu dugu elkargune berri hau, elkar ezagutu, topatu eta lagun artean gozatzeko helburuarekin. Eibarko kaleei arnas berritua eman asmoz abiatzen dugu proiektua, ilusio handiz. Ostalaritza zerbitzua emateaz gain euskarazko ekimen kulturalak bultzatuko ditugu tabernan, giro herrikoi eta atsegin batean, zapore antifaxistarekin”. Herritar guztiak bertara gonbidatuta daude.