Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrenari itxiera biribila eman zitzaion atzo
Urkon 100 zenbakia eta Untzagan Klub Deportiboaren logotipoa argiztatu zituzten.
2025/01/31
12:59
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrena ixteko ekitaldi biribila egin zen atzo arratsaldean: 400 bat eibartarren laguntzarekin, Eibarko Klub Deportiboaren logotipoa argiekin irudikatu zuten Untzaga plazan, Urkon mendizale talde batek 100 zenbakia argiztatzen zuen bitartean. Menditik antxitxiketan jaitsi ziren ondoren, eta Untzagara ailegatu bitartean, plazan bildutakoak saltoka eta kantuan aritu ziren, Egun da Santimamiña eta Ikusi mendizaleak abestien erritmora. Jarraian, denak elkarrekin, kalejiran joan ziren Klub Deportiboraino, eta beste ehun urterako topa eginda, kantu eta dantza artean agurtu zuten urte osoan ospatzen ibili diren mendeurrena.