Altxa Burua txokoa jarri dute liburutegian, teknologia eta osasun mentalaren inguruko iliburuekin
2025/11/05
12:09
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Liburutegiak, Altxau Burua Eibar guraso elkartearekin elkarlanean, irakurketa gidaren bigarren edizioa prestatu du, teknologiaren eta osasun mentalaren arteko harremanari buruzko baliabide erabilgarriak herritarren eskura jartzeko helburuarekin.
Ekimen hau ikusgarriago egiteko, liburutegian interes gune berezi jarri dute eta azaroaren 16ra arte egongo da bertan, “Teknologia eta osasun mentala” izenburupean. Bertan egongo dira eskuragarri, maileguan hartzeko, gidak gomendatutako liburu guztiak.