Eibarko Mendiak Bizirik herri plataformak bilera irekia egingo du gaur Arrate Kultur Elkartean

Bileraz iragartzeaz gain, 1871ko mugarri bat berreskuratu dutela jakinarazi du plataformak
Eibarko Mendiak Bizirik herri plataformak bilera irekia egingo du gaur Arrate Kultur Elkartean
2025/11/26 10:52
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Mendiak Bizirik plataformak bilera irekia egingo du gaur arratsaldeko 18:30ean Arrate Kultur Elkartean. Bertan proiektua geldiarazteko herri elegiteez mintzatuko dira, besteak beste. Eibarko Mendiak Bizirik-ek herritarrei dei egin die gaurko bilerara bertaratzeko, “mendien etorkizuna guztion esku dagoelako”.

1871. urteko mugarri bat aurkitu dute

Bileraz gain, plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, 1871. urteko mugarri historiko bat berreskuratu dute. Urte luzez sastraken artean ezkutatuta egon ondoren, auzolanean garbitu eta berriz bistaratzea lortu dute. Plataformaren esanetan, mugarriak ez du balio historikoa soilik: “Hiru herriren arteko lotura eta elkarlanaren sinboloa da, naturaren eta gizakiaren arteko oreka zaurgarriaren lekuko”.

Sinadura bilketa

Eibarko Mendiak Bizirik plataformak 1.000 sinadura baino gehiago lortu ditu dagoeneko Azurtza–Topinburu–Illordo mendilerroan aurreikusitako parke eolikoaren aurka.

Plataformak herritarrei sinatzen jarraitzeko eta informazioa zabaltzeko deia egin die: “Basalgo gure paisaia, gure historia eta gure etxea da. Ez dezagun utzi mendilerroa suntsi dezaten.” Sinatzeko eskeka, hemen.