Eibarko Musika Bandak kaleko kontzertuen denboraldia hasiko du igandean

Toribio Etxebarria kalean izango da ikuskizuna, baina euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan
Eibarko Musika Bandak kaleko kontzertuen denboraldia hasiko du igandean
2026/05/14 11:09
Ekhi Belar Errasti

Coliseoa laga eta kalera irtengo da igandean Eibarko Musika Banda. Euririk egiten ez badu, Toribio Etxebarria kalean emango dute ikuskizuna, 12:30ean, baina euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan arituko dira.

Andoni Vazquez zuzendariak esan digunez, “oso kontzertu atsegina eskaini nahi dugu, publiko mota ezberdinentzat gustokoa eta plan polita izateko”.