Eibarko talde feminista berria aurkeztuko dute barixakuan Kulturalean
Arrate Kultur Elkartearen lokalean izango da ekitaldia, 18:30ean.
2026/02/17
10:39
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Talde feminista berri bat sortu da Eibarren, eta barixaku honetan, otsailaren 20an, egingo du jendaurreko aurkezpena. Ekitaldia 18:30ean izango da, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuan.
Antolatzaileek herriko emakume eta herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenera, taldearen sorrera eta helburuak ezagutzeko aukera izan dezaten.