Eibarko Udalak 44,7 milioi euroko partida kudeatuko du aurten
2022/02/25
12:46
eta kitto!
Gure herriko korporazioak hilaren 17an telematikoki egindako ezohiko Batzarrean 44.754.450 euroko aurrekontua onartu zuen aurtengo jardunetarako, aurrekoarekin alderatuta sei milioi euro handiagokoa. Kontuak aurrera atera ziren PSE-EEko (9) eta EAJ-PNVko (6) zinegotzien aldeko botoekin eta EH Bilduko (5) eta Podemos - Ahal Duguko (1) kontrakoekin. Inbertsioetarako 6.683.682 euro bideratuko dira, arlo horretako iazko aurrekontuetarako partidarekin (4.071.995) parekatuz %64 gehiago.
Oraingo kontuek aurreikusten dituzten egin beharreko proiektuei dagokienez, aipatzekoak dira Ubitxa eta San Kristobal kaleak lotuko dituzten igogailuak eta Mekola eta Arrate-Bide kaleak guztiz irisgarri bihurtu dituzten jasogailuak; aipatutako bi lan horiek 2,6 milioi euroko inbertsioa eskatuko dute. Horiez gain, onartutako aurrekontuetan irisgarritasunerako eta hiri-inguruneen hobekuntzarako beste hainbat ekimen jasotzen dira, birsorkuntza urbanistikorako beste operazioetarako partidekin batera, eta ezin da ahaztu Eibarko ikastetxeetan egiteko dauden hobekuntza-lanen kopurua. Aurreikusita dagoenez, Urkizuko ikastetxeko gimnasioa berriztuko da, hango fatxada berrizten jarraitzeaz gain; San Andres eskolako patioan obrak egingo dira, frontoian zein harmailetan; Arrateko Andra Mariko komunak berriztuko dira; eta, azkenik, Orbea haurreskolako emergentziazko eskailerak egingo dira.
Aurten dira hastekoak baita Estaziñotik Azitaineraino trenbidea estaliko duen pasealekuaren lanak ere, asmoak auzokideen aurkako erantzuna jaso badu ere. Proiektu hori finantzatzeko %90 Europako funtsetatik etorriko bada ere, beste %10 Eusko Jaurlaritzak eta Eibarko Udalak hartuko dute euren gain, bakoitzak horren erdia.
Ingurumenerako diru gehiago
Udal arloetara bideratutako diru-partidei dagokienez, azpimarratzekoa da Ingurumenekoak orain izango duena (iazko 175.000 eurotik oraingoko 663.590era egingo duelako jauzi), eta euskera bultzatzeko partida ere 100.000 eurotan handituko da. Babes sozialerako bideratutako aurrekontuetan, bestalde, udal arlo horretako programetan inbertituko den kopuruak 4,25 milioi euroak gaindituko ditu. Diru guzti hori baliabide gutxien dituzten familia eta kolektiboentzat izango da: hor sartzen dira RGI jasotzen dutenak, lan barik daudenak eta baliabide eskasekin konpondu behar diren pentsionistak, beste batzuen artean. Aldi berean, Berdintasunerako aurrekontua ere igo da zertxobait, 40.000 inguru gehiagotan.
Udalak beste 3.239.104 euro bideratuko ditu Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza arloan antolatuko diren programentzat. Hor ere badira hainbat berrikuntza: tartean daude enpresa-proiektu berriak garatzeko dirulaguntzak, Tekniker-en abian jarriko den inkubagailu teknologikoa edota hutsik dauden merkatal lokalak mugiarazteko subentzioak. Arlo horrekin lotu daiteke orain dela egun batzuk Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euro inbertituko dituela Erisonoko industrialdea edo poligonoa handitzeko, Sprilurren jabetzako lurretan, jakinarazitako albistea.
Sarrerak eta irteerak
Pandemiaren eraginez aurreikusita zeuden hainbat proiektu atzeratu egin dira azken bi urteotan eta orain berriro ekiteko asmoa dago. Diputaziotik ere udal finantziaziorako Giza Funtsatik 21.257.411 euro etorriko dira gurera, eta horiek ondo islatu dira onartutako aurrekontuetan. Jaso beharreko kopuru hori, iazkoarekin alderatuz, 2.706.141 eurotan handitu da. Horrelako datuek ahalbidetu dute, udal ordezkariek diotenez, "zazpigarrenez jarraian udal ordenantza fiskalak edo zergak izozteko ahalmena izatea". Aipatutako Foru Funtsen garrantzia udaletako aurrekontuetan nabarmena da. Izan ere, ekitaldi honetarako aurreikusitako diru-sarreren %50 baino handiagoa da kopuru hori.
Sarreren arloan, Transferentzia Arrunten partidak hartzen du pisu gehien, ia 24 milioi euroko kopuruarekin. Atzetik jarraitzen dizkiote, Finantza Pasiboek eta Zuzeneko Zergek (8 milioi eurotik gora kasu bietan) eta Tasak eta Bestelakoak, ia 3 milioi eurorekin.
Irteeren arloan bi partida nabarmentzen dira: Ondasunak eta Zerbitzuak daude alde batetik, 15 milioi eurotik gorako kopuruarekin, eta Pertsonal Gastuak jarraian, kasu horretan ia 15 milioi eurora heltzeko zorian. Inbertsio Errealen kasuan, 7 milioi eurotik gorako kopuruarekin, gora egiten du azken urteekiko. Eta Transferentzia Arrunten atalak ere pisu handia du, ia 6 milioi euroko kopuruarekin. Alkatetzaren Memorian diotenez, "pandemiak baldintzatutako testuinguruari erantzun nahi izan zaio".
Negoziazioa udal-taldeekin
Eibarko EAJ-PNV-k 2.328.000 euroko zuzenketa partzialak aurkeztu zituen hasiera batean eta, negoziazio-prozesu sakonaren ondoren, 2022ko ekitaldirako aurrekontuen zirriborroa onartuko zela adostu zen gobernu-talde sozialistarekin, azken hauek hasieran aurkeztutako aurrekontuen zirriborroari jeltzaleen ekarpenak gehituz.
Eibarko EH Bilduk, bestalde, osoko zuzenketa aurkeztu zuen, bai eta 3.412.000 euroko osoko zuzenketa partzialak ere. Alde biak ahalegindu arren, ezinezkoa izan zen bi taldeen arteko akordioa lortzea. Elkarrekin Podemos-ek, bestalde, 623.000 euroko zuzenketa partzialak aurkeztu zituen, garbiketa-zerbitzua Udalean txertatzeko eskaera egiteaz gain. Kasu horretan ere ezinezkoa izan zen akordiorik lortzea.