Udalak abian jarri du herriko merkataritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutako bonu-kanpaina
Eibarko Udalak erosketa bonu-kanpaina abiatu du herriko merkataritza eta zerbitzu establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuarekin.
Kanpaina sektoreko establezimendu guztiei dago zuzenduta, Eibarko Merkataritza Gune Irekiako (EMGI) kide izan edo ez. Parte hartu ahal izateko, establezimenduek aldez aurretik atxikimendu-agiria sinatu beharko dute azaroaren 3tik 6ra bitartean (biak barne).
Dokumentua Udalaren webgunean www.eibar.eus eta www.erosieibarren.eus atarian dago eskuragarri.
Behin dokumentua beteta, parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte:
-
Posta elektronikoz bidaltzea: info@eibarcentrocomercialabierto.com
-
Edo EMGIren bulegoetan entregatzea: Untzaga plaza 7, 3. behean dagoen egoitzan.
Kanpainari buruzko zalantzak argitzeko, 943 25 40 83 telefonora deitu edo info@eibarcentrocomercialabierto.com helbide elektronikora idatzi daiteke.
Udalak jakinarazi du laster emango dituela erosketa bonu-kanpainaren xehetasun gehiago —besteak beste, bonuak eskuratzeko datak eta erosketa-bonuen erabilera baldintzak—.