Eibarko Udalaren aurrekontuak edozeinek ulertzeko moduan eskuragarri ipini dituzte interneten
2017/11/08
16:52
eta kitto!
Udalaren aurrekontuak modu erraz eta interaktiboan, edozeinek ulertzeko moduan ikusi ahal izateko webgune berria sortu dute, gaur hori aurkezteko egin duten ekitaldian azaldu dutenez: noradoaznirezergak.eibar.eus (gazteleraz, dondevanmisimpuestos.eibar.eus) helbidean sartuta, edozeinek izango du udal aurrekontuen kudeaketa kontsultatzeko aukera: udalaren diru-sarrerak nondik datozen, dirua zertan gastatzen den…
Eibarko Udalak eta Civio Fundazioak elkarlanean martxan ipini duten proiektuarekin informazioa ulergarria izatea bilatzen dutela azaldu dute Ana Telleria Ogasun zinegotziak eta webgunea prestatzeaz arduratu den Sonia Perezek, “bai aurrekontuari buruzko ezagutzarik ez duten pertsonentzat, bai aurrekontua zertan eta nola gastatzen den gehiago sakondu nahi dutenentzat. Klik pare batekin eta menu-barra oso erraza edo bilatzailea erabiliz, herritarrek gastu-partida zehatzak aurkitu ahal izango dituzte, nahiz eta ez jakin zein aurrekontu-programari egozten zaizkien. Gainera, webgunearen datu guztiak formatu ireki eta berrerabilgarrietan deskarga daitezke, norberak nahi duen konparazioak eta irakurketak egin ahal izateko”. Izan ere, datuak Excel eta CSV formatuetan gordetzeko aukera ematen du web orriak, baita nahi den edukia sare sozialetan zuzenean partekatzeko aukera ere. Esan dutenez, “oso modu intuitiboan erabiltzeko erreminta da eta herritarrek erabiltzea gustatuko litzaiguke”. Oraingoz 2013. urtetik 2016. urtera bitarteko datuak jaso dituzte, baina egun batzuren buruan aurtengo irailera artekoak gehituko dituztela aurreratu dute eta, ondoren, hiru hilean behin datuak gehitzen joateko asmoa daukate.