Eibarren burutuko den Kultur Memoriak ekimena aurkeztu dute Aldundian
2019/02/05
18:20
eta kitto!
Memoria eta ondare soziokulturala gordetzeko asmoarekin sortu den Kultur Memoriak izeneko ekimena aurkeztu zuten atzo Donostian Denis Itxaso Kultura sailburuak eta Maria Ubarretxena, Eneko Etxeberria eta Miguel de los Toyos, Arrasate, Azpeitia eta Eibarko alkateek, Jose Luis Roncero, ekimenaren koordinatzailearekin batera. Aurreratu zutenez, ekimena Arrasate, Azpeitian eta Eibarren burutuko da otsailean, martxoan eta apirilean eta asmoa “mapatze parte-hartzailea egitea” da. Azaldutakoaren arabera, “mapatzea sorkuntza parte-hartzaile prozesu bat da, non sorkuntza formatu ezberdinak erabiliz (bideoa, audioa, argazkiak, artxiboko materiala, ibilbideak…) herritarrek udalerri bat arakatu eta horren errealitate soziokulturala identifikatu eta dokumentatu egiten duten, talde kontaketa bat egiteko. Sortutako edukiarekin ibilbideak eta mapa kulturalak diseinatuko ditugu, herri horien memoria sozio-kulturalaren inguruan. Eta hori guztia proiektuaren web orrian ikusgai egongo da”.
Eibarren, hiriko historian aztarna utzi duen jarduera industriala dokumentatu nahi dute: “Ongizate urteak, industria krisia, migrazioak, formakuntza eskolak, gizarte eta hirigintza aldaketak, kirola, jarduera eta ohitura kultural eta jaietakoak… guzti hori auzokoei elkarrizketak eginez, artxibo dokumentu eta argazkiak erabiliz...”. Proiektuaren helburu nagusia bertakoek taldea osatu eta talde horri formakuntza ematea da eta talde horietan 15-20 bat lagunen parte-hartzea lortu nahi dute: “Lantegietan lurraldea mapatzen eta narratiba digitalak zein edukiak sortzen irakatsiko zaie. Eduki horien sorkuntza tresna telefono mugikorrak izango dira. Lantegiek 12 ordu inguruko iraupena izango dute eta saioetan trebakuntza zein edukien sorkuntza tartekatuko dira”.
Proiektua abiatu aurretik aipatutako hiru herrietan aurkezpen bat egingo dute, boluntarioak biltzeko. Informazio gehiago eskatzeko eta izena emateko interesa izanez gero, info@kulturmemoriak.eus helbidera idatzi daiteke edo, bestela, 622825113 telefonora deitu.