"El Nombre" antzerki- solasadia antolatu du Pagatxa emakume taldeak biharko
Emakumeen aurkako indarkeriei buruz jardungo du antzezlanak eta ondoren egingo den solasaldiak
2024/11/21
10:29
eta kitto!
Bihar, azaroak 22, 18:30tan, antzerki-solasaldia hartuko du Portaleko areto nagusiak. Pagatxa emakume taldetik azaldu digutenez, "El Nombre antzezlanak emakumeek pairatzen ditugun indarkeriak azalduko ditu. Antzezlana amaitutakoan, joaten garenok artistarekin emakumeen aurkako indarkeriari eta obrari buruzko eztabaida batean parte hartu ahal izango dugu". Jarduera irekia izango da eta doakoa.