Elektronika eta saxofoi doinuak uztartuko dituzte Portalean
Sara Zazo saxofonistak Eibarsax jaialdiaren laugarren ikuskizuna eskainiko du gaur
2025/07/09
09:49
eta kitto!
Madrilen jaio eta Badajozen hazi den Sara Zazo izango da Eibarsax jaialdiaren laugarren saioko protagonista. Saxofonista espainiarra oso ikur garrantzitsua da musika berriaren Eurpako eszenan, Fritz Gerber Award saria jaso du eta saxofoia eremu berrietara eraman du.
Gaur, 20:00etan, Portaleko erakusketa aretoan musika laborategi bat ikusi ahal izango dugu. Bertan, Zazok saxofoia eta musika elektronikoa uztartuko ditu paisaia ezberdinak sortuz eta saxofoiak berrasmatzeko duen gaitasuna erakutsiz.