Elkarretaratzea egin dute AGME enpresaren aurrean askatasun sindikala aldarrikatzeko
Enpresak ez ditu ateak ireki, ezta Ertzaintza gerturatu denean ere, eta gertatutakoaren atestatua jaso dute
2026/03/12
17:50
Ekhi Belar Errasti
Eibarko Greba Batzordeak elkarretaratzea egin du gaur goizean AGME enpresaren aurrean, martxoaren 17ko greba orokorraren harira enpresak greba prestatzeko langileek deitutako batzarrean sindikatuen presentzia debekatu duela salatzeko.
Greba Batzordetik adierazi digutenez, “ate guztiak itxi dituzte eta langileak barruan eduk dituzte 12:30ak arte. Beraz, kontzentrazioa egin dugu, Ertzaintzari deitu diogu eta bertan agertu da. Sarrera guztiak itxita zeudela ikusi dute, eurei ere ez diete aterik ireki eta horren atestatua jaso dute. Beraz, guk egin beharreko salaketa egingo dugu”.