Elkarretaratzea egin zuten atzo Untzagan, Sarrigurenen izandako hilketa matxistaren aurka
2026/02/23
14:02
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Gizon batek emakume bat hil eta beste bat larri zauritu zuen Sarrigurenen, eta gertakari horren aurrean, atzo, domekan, elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek Untzaga plazan, 13:00etan.
Elkarretaratzean, autodefentsa feminista aldarrikatu zuten erantzun gisa, eta indarkeriarik gabeko bizitza duina izateko eskubidea defendatu zuten. Era berean, instituzioei eta gizarte osoari erantzukizuna eskatu zieten, emakumeen aurkako indarkeria amaitzeko benetako neurriak har daitezen.