Emakume arrazializatuen ikuspegia eta arrazakeriaren aurkako hausnarketa Andretxean
2026/04/08
12:33
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Andretxeak hitzaldi berezia antolatu du apirilaren 16an, 18:00etatik 19:30era, Andretxean (Isasi kale 11). Jardunaldiaren helburua emakume migratu eta arrazializatuen planteamendu feministen inguruko azterketa eta arrazakeriaren aurkako hausnarketa sustatzea da.
Hizlaria Jeanne-Rolande Dacougna Minkette izango da, ikertzaile eta hezitzailea, arrazakeriaren aurkako aktibista feminista eta giza eskubideen defendatzaile ezaguna. Emakumeei eta Generoari buruzko Azterlan eta Ikerketa Feministetan doktorea da.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta doakoa eta irekia, parte-hartzaile guztiak gonbidatu dituzte hausnarketa feminista eta gizarte bidezkoago baten alde parte hartzera.