Emakume ingeniarien mahai ingurua egingo dute astelehenean Andretxean

Emakume ingeniarien mahai ingurua egingo dute astelehenean Andretxean
2026/02/05 13:16
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Otsailaren 9an, astelehenez, 17:00etan, emakume ingeniarien mahai ingurua egingo da Andretxean. Saioa euskaraz izango da, eta Laida San Sebastian Entrepeneurship Teknologiako koordinatzaileak moderatuko du.

Mahai inguruan parte hartuko dute Mari Luz Guenaga Gomez ingeniari informatikoak, Elena Idigoras Biele Groupeko proiektu ingeniariak eta Naiara Romanet Laboral Kutxako ingeniariak. Hizlariek beren ibilbide profesionalak eta esperientzia pertsonalak partekatuko dituzte, ingeniaritzaren sektoreak eskaintzen dituen lan-irteerak eta etorkizuneko erronkak azalduz.

Ekitaldia publiko orokorrari zuzenduta dago, eta helburu nagusietako bat da, bereziki nesken artean, ingeniaritzarekin lotutako ikasketekiko interesa piztea eta arlo honen inguruan dauden genero-aurreiritziak gainditzen laguntzea.

Mahai ingurua Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan antolatu da.