Emakume ingeniarien mahai ingurua egingo dute gaur Andretxean
Gaur, otsailaren 9an, astelehenez, 17:00etan, emakume ingeniarien mahai ingurua izango da Andretxean. Saioa euskaraz izango da, eta Laida San Sebastian, Entrepreneurship Teknologiako koordinatzailea, izango da moderatzailea.
Mahai inguruan parte hartuko dute Mari Luz Guenaga Gomez ingeniari informatikoak, Elena Idigoras Biele Groupeko proiektu ingeniariak eta Naiara Romanet Laboral Kutxako ingeniariak. Hizlariek beren ibilbide profesionala eta esperientzia pertsonalak partekatuko dituzte, sektoreko lan-irteerak eta etorkizuneko erronkak azalduz.
Ekitaldia publiko orokorrari zuzenduta dago, eta nesken artean ingeniaritzarekiko interesa piztea eta genero-aurreiritziak gainditzen laguntzea du helburu. Mahai ingurua Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan antolatu da.