"Emakume irakurle (lesbiana)k komiki bila" proiektuaren aurkezpena Andretxean
2017/09/22
07:53
eta kitto!
Emakume irakurle (lesbiana)k komiki bila: L.S.B.Ana LESBIKOMIKIA!
Emakumea komikietan eta emakumeak erakusten dituzten komikiak
Bederatzigarren artea deiturikoak, komiki edo tebeoena, gizon heldu zein gazteren bizitza abenturaz, umorez, beldurraz, erotismoz, eta abarrez bete dituen entretenimenduz beteriko mundua izaten jarraitzen du. Baina ez emakumeena. Emakumeak funtsean gizonezkoei zuzenduriko dibertsio mundu honetatik ere baztertuak izan gara. Komiki irakurle diren emakume eskasia eta gaur egun komiki hauen gidoitzean eta marrazketan jarduten duten emakumeen hutsunea euskarri mota honen beraren historian sustraituan dago.
Baina zertxobait aldatzen ari da jada gaur egun eleberri grafiko kontsiderazioz literatura mailara igo diren komikietan. Emakumeok geure lekua aldarrikatzen hasi gara, geure presentzia, geure irakurketak, Thor emakume moduan, gehiegizko pisua duen superheroia, edo Spiderman beltz bat erakusten hasi den industrian, Supereroiena baino alternatiboagoa den industrietan ere, zeinetan amen, familiarteko harremanen, gaixotasunen aurrean emakume indartsu eta borrokalarien istorioak erakusten diren.
Adierazpen eskasia hau ia iraingarria da emakumeen munduaren barnean gutxiengo bat direnentzat, hala nola, emakume beltzentzat, urritasunen bat duten emakumeentzat, eta nola ez, emakume lesbianentzat. Puntu honetan sartzen da gure L.S.B.Ana Lesbikomikia! argitaratzeko proiektua, munduarentzat ikusezin diren emakume lesbianen errealitatea ikusgai egiten aurrerapasusoa txiki bat eginez.
Guzti hau eta gauza gehiago kontatuko dizkizuegu, umore onez, beti, aurkezpen honetan.
Noiz? Urriaren 3an, asteartea
Non? Andretxean
Zer ordutan? 17:00etan
Jarduera hau irekia eta doakoa izango da