Emakumeenganako indarkeria salatzeko ekimenek bete zuten atzoko eguna

2025/11/26 16:57
Silbia Hernandez Arrazola

Azaroaren 25aren inguruan Eibarren antolaturiko egitarau ofizialaren barruan, atzo goizean indarkeria matxistaren aurkako matazak ehundu zituzten Untzagan, Altzoa Eibarko emakume alargunen elkartearen eskutik egindako ekintza kolektiboan. Atzo Armeria Eskolako ikasleen laguntzarekin josi zituzten artilez ehundutako piezak Untzagako zuhaitzetan.
Horren ostean, atzo eguerdian Eibarko udal talde ezberdinetako kideek elkarretaratze bateratua egin zuten, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean. ​​Adierazpen instituzionala irakurri ostean, 15 minutuko isilunea egin zuten.
Eta, arratsaldean, manifestazioa egin zen Eibarren, Matraka Eibarko gazte feminista taldeak deituta.