Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarrek

Bihar (azaroak 25) Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Eibarko Udalak bat egin du egunarekin, eta horren inguruan adierazpen instituzionala onartu du Udalbatzak, gaur arratsaldean egindako osoko bilkuran.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarrek
2025/11/24 19:29
Silbia Hernandez Arrazola

Azaroaren 25erako antolatu duten egitarauaren barruan, bihar 11:30ean indarkeria matxistaren aurkako matazak ehunduko dira Untzagan, Altzoa Eibarko emakume alargunen elkartearen eskutik egingo den ekintza kolektiboan. Eta 13:00ean, berriz, elkarretaratzea egingo da.
Elena Ibañez Berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, “azaroaren 25a abiapuntua da gizarte gisa aurrera egin ahal izateko; helburua da indarkeriak lekurik ez izatea inongo esparrutan. Gizarte osoak etengabeko konpromisoa hartu behar du horrelakorik ez gertatzeko, eta indarkeria desagerrarazteko”. 
Azaldutakoari jarraituta, aurten, azaroaren 25eko programazioaren ardatza indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei erreparatzeko eta laguntzeko modua da, “baita indarkeria matxistari aurre egiteko dituzten legezko bideez kontzientziatzeko modua ere. Aipatzekoa da, aurten ere, Emakumearen Mahaiko partaideek antolatu dutela programazioa”.