EPC enpresak sei langile kaleratu dituela salatu dute ELA sindikatuko ordezkariek
2020/04/28
16:17
eta kitto!
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Eibarko EPC (Engine Power Components) enpresak sei langile kaleratu ditu. Enpresa batzordetik salatu dutenez, “enpresak Covid-19 birusak eragindako egoeraren aitzakiarekin” egin ditu kaleratzeak. Azaldu dutenez, aurreko barixakuan (apirilak 24) kaleratu zituzten sei beharginak urteetan aritu dira bertan lanean. Sindikatuak helarazitako idatziaren arabera, produkzio jeitsiera izan dutelako hartu du enpresak langile horiek kaleratzeko erabakia: “Lotsagarria iruditzen zaigu kaleratzeetara jotzea gaur egungo egoerari aurre egiteko neurri bakarra hori izango balitz bezala. Kaleratutako pertsonen eskubideak defendatuko ditugu eta enpresako lanpostuen etorkizunaren alde borrokan jarraituko dugu”.