Erdigunea oinezkoentzat izango da hainbat egunez Aratosteak direla eta
2026/02/10
10:28
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Udalak jakinarazi duenez, 2026ko Aratosteak direla eta, hainbat ordutan erdigunea oinezkoentzat bakarrik izango da.
Otsailaren 12an, eguenez, erdigunea 14:00etatik 22:00etara itxiko dute ibilgailuentzat. Bestalde, otsailaren 14an, zapatuan, 11:00etatik aurrera erdigunea oinezkoentzat izango da, domekako 22:00ak arte.