Murrategiko bizilagunek etxebizitzen birgaitzea lehenestea adostu dute

Behetarrak Auzo Elkartea 24 auzokiderekin bildu zen Udalarekin izandako bileren berri emateko
Murrategiko bizilagunek etxebizitzen birgaitzea lehenestea adostu dute
Murrategiko bizilagunak Beheko Tokian egindako bileran.
2026/11/10 12:31
Ekhi Belar Errasti

Behetarrak Auzo Elkarteak bilera egin zuen azaroaren 4an, asteazkena, Murrategiko bizilagunekin, Beheko Tokian. Guztira, 24 auzokide elkartu ziren, Alkatetzarekin aurretik izandako bi bileren berri jasotzeko eta auzoaren birgaitze proiekturako dauden lehentasunak aztertzeko.

Elkarteak azaldu duenez, Alkatetzarekin izandako bi bileretan helarazitako mezu nagusia izan da Murrategiko birgaitze proiekturako bideratutako hiru milioi euroen lehentasunak ezartzeko lidergoa bizilagunei dagokiela.

Parte-hartze handiko bileraren ondoren, auzokideek lehentasunak adostu zituzten: lehenik eta behin, etxebizitzen birgaitzea egitea, eta, ondoren, auzoaren hiri-birgaitzearekin jarraitzea.

Behetarrak Auzo Elkarteak jakinarazi duenez, akordio hori Alkatetzari aurkeztuko dio datorren azaroaren 17an egingo duen bileran. Horrela, Murrategiko bizilagunek adostutako lehentasunak udal ordezkariei helaraziko dizkiete.