Erosketa-bonoen online salmenta gaur 13:00ean zabalduko dute, behin arazo teknikoak konponduta
2020/06/09
07:24
eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiak aditzera eman duenez, atzo arazo teknikoak izan zituzten www.nikeibarrenerostendot.eus webgunearekin, hosting zerbitzua ematen dien OVH-COM enpresak izandako arazo orokor baten ondorioz. Arazo horrek, aipatutako web orriari ez ezik, beste askori ere etenbariko etenaldiak izatea eragin zien, enpresa hori hosting hornitzaile garrantzitsuenetakoa da eta. Hori dela eta, gaur 13:00ak arte ez dute erosketa-bonurik salduko, “ordu horretarako zerbitzua %100 martxan egongo dela ziurtatu digute eta. Erabiltzaileei eragozpenak barkatzeko eskatzen diegu”.
Gogoratu dutenez, online erositako bonoak jaso ahal izateko ezinbestekoa da emailez jasotzen den ziurtagiria aurkeztea. Zalantzak argitzeko zein erreklamazioak egiteko info@nikeibarrenerostendot.eus helbidera idatzi daiteke eta 24 ordutik beherako tartean erantzuna jasoko da.