Bihar, astelehena, hasiko da erosketa-bonoen salmenta

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar, astelehena, hasiko da erosketa-bonoen salmenta
ETA KITTO 2020, Eka 07

Bihar, astelehena, abiatuko du EIbarko Udalak merkataritza, ostalaritza eta beste establezimenduetarako erosketa-bonoen ekimen berria. “Nik Eibarren erosten dot” kanpainaren baitan. Kanpainaren helburua merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko tokiko kontsumoa bultzatzea da.

Koordinazioa eta antolaketaz Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren (EMGI) bulegoa arduratuko da, baina oraingoan parte hartu nahi duten establezimendu guztiekĀ  (EMGI-ko kide ez direnak ere) izango dute horretarako aukera.

Bonoak www.nikeibarrenerostendot.eus webgunean eskuratu ahal izango dira eta, 65 urtetik gorakoek bakarrik, Eibarko Txikito, 1 – ACn bereziki prestatuako bulegoan.

Kanpainara atxikitutako enpresak hemen dituzue ikusgai:

Atxikitutako dendak

Atxikitutako ostalariak

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »