Errealitatean oinarritutako drama biharko zine-forum saiorako
2022an estreinatutako pelikula horretan Boliviako ekialdean isolatuta, menonitar kolonia batean, bizi diren emakumeen drama kontatzen da.
2025/03/20
14:56
eta kitto!
Pagatxa elkartearen eskutik zine-forum feminista saioa egingo da bihar, martxoak 21, Portaleko areto nagusian, 18:30ean hasita. Yanire Sagredok dinamizatuko du saioa, eta Martxoak 8ko lantaldeak antolatutako egitarauaren baitan dago. Sarah Polley zuzendariaren "Ellas hablan" (Women talking) filma aukeratu dute proiekzio-solasaldirako. 2022an estreinatutako pelikula horretan Boliviako ekialdean isolatuta, menonitar kolonia batean, bizi diren emakumeen drama kontatzen da.