Errebal Plaziaren proiektuaz eta Merkatu Plazaren etorkizunaz berba egiteko mahai-ingurua egin da
2021/07/16
10:22
eta kitto!
Errebal Bizirik elkarteak deituta, martitzenean mahai-ingurua egin zen Coliseo antzokian. Auzokide guztientzat zabalik egin zen ekitaldia, alderdi politikoek Merkatu Plazarekin zer gertatuko den aurrez aurre azaltzeko eta eraikinaren beheko aldearentzako dauzkaten planak zeintzuk diren garbi esateko. Horretarako, mahaiaren alde batean PSE-EE, EAJ-PNV, EH Bildu eta Podemos udal taldeetako bozeramaileak eta Jon Iraola alkatea jarri zituzten eta bestean, berriz, Rialtoko baserritarren ordezkariak, Merkatu Plazako dendarien ordezkaria eta Errebal inguruko ostalariena. Errebal Bizirik elkarteko kide bat izan zen moderatzailea eta, erlojua eskuan, berak zabaldu zuen saioa, alderdi politikoetako ordezkariei gaur egungo egoera zein den labur-labur azaltzeko eskatuta.
Eibarko Sozialisten bozeramailea Ana Telleria izan arren, alderdi bakoitzeko kide bakarrak berba egin ahal izango zuela ikusita, Jon Iraola alkateari bere txanda lagatzea erabaki zuen eta, beraz, Iraola izan zen lehena berba egiten. Azaldu zuenez, “Errebal Plazia eraikinaren plaza estalia eta inguruak herritarrentzat zabaldu berri ditugu eta Merkatu Plazako sei saltokietarako lehiaketa ere martxan dago eta eskaerak aurkezteko epea hilaren 19an itxiko da. Eraikinean egongo den kafetegia ere laster, uztailean bertan, lehiaketara irtengo da. Horrez gain, -2 solairuan dauden garajeak eta trastelekuak esleitzeko prozesua lehenbailehen amaitu eta irailerako giltzak banatzeko moduan egotea espero dugu”.
Josu Mendicute EAJ-PNVko bozeramaileak eskerrak ematen hasi zen berbetan: “Eskerrik asko Errebal Bizirik elkartekoei, horrelako mahai-inguruak ez direlako oso maiz egiten. Gogoratzen dudanez, sei urtetan hau izango da laugarrena, Errebali buruz aritzeko egiten den bigarrena, eta hori ere zuei esker egin zen. Eta eskerrak eman nahi dizkiet, baita Errebal inguruan bizi eta lan egiten duten guztiei ere, horrenbeste urtetan lanak eten, atzeratu... arren, erakutsi duten pazientziarengatik”.
Gorka Errasti Bilduko ordezkariak hasiera-hasierako proiektua, Eibar Boulevard izenekoa, ekarri nahi izan zuen gogora: “Merkataritza gune handi bat egiteko proiektuak ez zuen argirik ikusi eta, harrezkero, hortik sortzen joan diren zuloak estaltzeko ahalegina besterik ez dugu egin. Eraikinarekin batera, bertako erabilera sozio-kulturalak garrantzi handia duela uste dugu eta horregatik errepikatu dugu behin eta berriz dinamizatzaile bat kontratatu beharra zegoela, kudeaketa egokia izango dela ziurtatzeko”.
Podemos alderdiko Isabel Fernandezen berbetan, “horrenbeste gorabehera eta gero, Merkatu Plaza berriak sei postu baino ez ditu izango, lehengo merkatu plazak zituenak baino askoz gutxiago. Hori ukaezina da. Bestetik, ekitaldi soziokulturaletarako 300 metro karratu baino ez dira egongo, eta horri buruz ere ezer gutxi dakigu. Tokiari ahalik eta etekin gehien ateratzeko gauza izatea espero dezagun, ez dadila bihurtu haurrak busti barik jolasteko toki bat baino ez”.
Guztiz abandonatuta
Bigarren galdera potoloa baserritar, dendari eta tabernarientzat izan zen: “20 urte atzera eta aurrera ibili eta gero, nola sentitzen zarete?”. Merkatu Plazatik Rialtora joan behar izan zuen dendarietako batek hartu zuen hitza: “Esaten ari diren moduan azaroan Rialtotik irten eta eraikin berrira joan behar badugu, norbaitek horren berri eman beharko digu, nik behintzat ez dut inolako jakinarazpenik jaso. Baserritarrei eraikin berrira joango direla esan diete, baina gurekin zer gertatuko den esatera ez da inor etorri. Gutariko hiru kale gorrian geratuko gara, 60 urte baino gehiagorekin... Egoera latza da guretzat”.
Hain zuzen ere, puntu honek eragin ditu eztabaidarik gogorrenetarikoak, bai udaletxe barruan bai hortik kanpora ere. Izan ere, Errebal Bizirik plataforma izandakoaren ekimenez, merkatu plaza Errebaletik Rialtora tokiz aldatu zutela 13 urte betetzen zirela eta, iazko azaroan Plazara! Eibarko herriaren manifestua idatzi zuen eta, eibartar ugariren babesa jaso eta gero, Udalera eraman zuten, Udalbatzak onartzeko. Eta hala egin zuten 2020ko abenduaren 28ko Osoko Bilkuran, eta orduan hartutako konpromisoak berretsi dituzte aurreko hilean, ekainaren 28an, egin zen Osoko Bilkuran: “Manifestuan jasota dagoen bezala, Rialton daudenetatik inor kanpoan ez lagatzeko konpromisoa hartu bada, zergatik ez zaie konponbiderik bilatu hiru hauei?”. Alkatearen erantzuna zuzen-zuzena izan zen: “Legeak ez du ahalbidetzen horrelakorik, postuak banatzeko lehiaketa publikoa deitu behar da nahitaez, bestela delitua litzateke”. Hori horrela izan arren, Udalak beste konponbideren bat bilatu lezakeela aurpegiratu zion batek baino gehiagok alkateari: “Obligazio legalik ez egon arren, eurekiko obligazio morala badaukagula pentsatzen dut, azken batean eurei esker jarraitu du zabalik merkatu plazak”.
Baserritarren izenean berba egin zutenek esandakoaren arabera, “gu ere baserritarrak izan arren, ez gara gu joaten azokara, gure amak baino. Lehendik ere nahikoa pasatu behar izan dute 14 urte hauetan, neguan kalean saltzen, hotza, euria...eta gehienak 70 urtetik gorakoak direla ahaztu barik. Hala ere, egunero plazara joaten jarraitu dute eta, horri eskerrak, oraindik ere merkatu plaza bat daukagu. Eta eurak bezala, gaur egunera arte egunero joaten diren beste postuetako saltzaileak. Merkatu plaza bizi bada, eurei esker da. Horretan ez izan zalantzarik. Horregatik, baserritarrei laguntzeko eskatu nahi diogu Udalari, gaur egun daudenek jarraitzeko aukera izan dezaten eta beste berri batzuk erakartzeko, horrela merkatu plaza erakargarri bat izateko”.
Eta Errebal inguruan tabernaren bat dutenen eskaera ere ildo beretik doa: “Urte guzti hauetan ez dugu apenas informaziorik jaso, erabat ahaztuta egon garela sentitzen dugu gehienok, inork ez digu azalpenik eman. Horregatik, aurrera begira, edozer gauza proposatu edo egin aurretik gu kontuan izatea gustatuko litzaiguke, hori baino ez dugu eskatzen”.