Erreginaren Kopa irabazi duen Eibar Rugby Taldeko nesken taldeari harrera egingo zaio bihar arratsaldean

Erreginaren Kopa irabazi duen Eibar Rugby Taldeko nesken taldeari harrera egingo zaio bihar arratsaldean
2023/06/14 12:22
eta kitto!
Estatu mailan zazpiko errugbiko txapelketarik garrantzitsuena den Erreginaren Kopa altxatu zuten Eibar Rugby Taldekoek asteburuan eta, eibartarren garaipena ospatzeko, Eibarko Udalak harrera egingo die bihar, 20:00etan. Eibar Rugby Taldeko emakumezkoen senior taldearen harrera ekitaldia udaletxeko sarrera nagusian hasiko da eta, jarraian, bertaratutako guztiak Pleno aretora igoko dira, jarduneko alkatearen errekonozimendua jasotzeko. Ondoren, udaletxeko balkoi nagusira irtengo dira, zaletuekin batera ospatzera. Hori dela eta, eibartarrei Untzaga plazara joateko dei egin dute.

Cristina Guntinen neskek amaiera bikaina jarri diote gorabeherekin hasitako denboraldiari, azken urteotan eginduten goranzko bideari jarraipena emanez.

Hau izan da Eibar Rugby Taldeak Erreginaren Kopan aurkeztu duen taldea: Agueda Pis, Aleu Cid, Nerea Garcia, Amaiur Mayo, Iraide Toyos, Iana Garmendia, Paula Ghiozi, Yamila Otero, Jone Karral, Jone Agirrezabal, Naroa Lopez y Serena Liu y Adara Alfonso Lide eta Amaia Erbina, ostera, ezin izan ziren bertan egon Espainiako selekzioarekin baitzeuden Portugalen.