...eta kitto! Euskara Elkartea ere Korrikako lekukoa hartzeko prest!
Bihar goizean hartuko du lekukoa Gorka Cobosek ...eta kitto!-ren izenean
2024/03/19
13:52
eta kitto!
Urkizuko Agiñaspi tabernan hartuko du lekukoa ...eta kitto! Euskara Elkarteak Gorka Cobos bazkidearen eskutik. Goizeko 10:47an dago aurreikusita une hori, baina 15 minutu lehenago bertaratzea gomendatzen dute antolatzaileek.
...eta kitto! Euskara Elkartetik elkartearen tartean parte hartzeko gonbitea egiten diete herritarrei, baina "baten batek ezingo balu gure kilometroan korri egin, egin dezala ondo datorkion lekuan, herriko edozein txokotan izango da-eta euskararen aldeko aldarria egiteko aukera".