Euriak girotuko ditu asteburuko ospakizunak
Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira
2026/02/13
08:30
eta kitto!
Goizean hodeitza handituz joango da zerua oso hodeitsu edo estalita gelditu arte. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago egingo du egunaren bigarren partean. Egunaren amaieran trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake.
Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da ahul-bizi, bolada gogorrekin.
Tenperatura nahikoa edo nabarmen jaitsiko da.
Iturria: Euskalmet