Euskalduntze kanpaina bereziak abian
2016/09/19
11:00
eta kitto!
Udalak, AEKrekin eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan, kolektibo estrategikoak euskalduntzeko baldintza bereziak eskaintzen ditu, horren berri emateko aurreko astean Portalean egindako bileran aditzera eman zutenez. Kolektibo estrategikotzat honakoak jotzen dituzte: 12 urte artekoen gurasoak; 16 urte beteak dituzten ikasleak; langabetuak; merkatari eta ostalariak; eta 65 urte edo gehiagoko jubilatuak. Aipatutako kolektiboren bateko kide direnek matrikularen erdia bakarrik ordaindu beharko dute Udal Euskaltegian edo Eibarko AEKn matrikulatzen direnenan. Horretarako bete beharreko baldintzak hauek dira: Eibarren erroldatua egotea eta klaseetara %85 edo gehiagoko asistentzia izatea. Interesatuek informazio gehiago eska dezakete Udal Euskaltegian (943 200 918 / euskaltegia@eibar.eus) edota AEKn (943 201 379 / eibar@aek.eus).
Diotenez, "kolektibo estrategikoetako diru-laguntza jasotzen duten eibartarrak gero eta gehiago dira. 2014an ikasleen %30ak izan zuen deskontua matrikulan, 2015ean %32ak eta 2016an %49ak". Guztira Eibarren euskaltegi bietan azken urteetan ikasturte bakoitzean 300 ikasletik gora matrikulatu dira.