Fernando Truebaren “Isla perdida (Haunted heart)” Coliseoko zine-egitarauan
"Reinas", “Un desastre es para siempre” eta “Mi amigo el pingüino” pelikulak ere egongo dira ikusgai
2024/09/19
10:13
eta kitto!
Aurreko asteburutik Coliseoko zine-karteldegian dagoen Klaudia Reynickeren “Reinas” dramarekin batera, asteburu honetan Fernando Truebaren “Isla perdida” thrilerra, Roger Kumbleren “Un desastre es para siempre” komedia eta David Shurmann-en “Mi amigo el pingüino” animaziozkoa.
“Reinas” 1 Aretoan proiektatuko duten bezala, “Un desastre es para siempre” eta “Isla perdida” hiru aretoetan banatuko dituzte euren saioak, ordutegien arabera. Azkenik, familian ikusteko aproposa den “Mi amigo el pingüino” Antzokian botako dute, bai zapatuan eta baita domekan ere.