Foballeko izarren kamisetak Amañako Jaien alde
2017/09/07
11:15
eta kitto!
Cristiano Ronaldo, Griezmann, Markel Susaeta, Xabi Alonso, Verratti eta beste hainbat foballeko izarren kamiseten zozketaren aurkezpena egingo da Untzagan irailaren 16an, zapatua, Amañako Jai Batzordeak SGAErekin (Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Orokorra) duen zorra ordaintzen laguntzeko. Gero, Untzagako jubilatu etxeak kamiseten erakusketa jasoko du azaroaren 19ra arte (barixakuetan 19:30-21:30, eta zapatu eta domeketan 10:00-14:00) eta 30ean, San Andres egunean, zozketa egingo da notarioaren aurrean.
Txartelek 2,5 euroko kostua izango dute, bakoitzak bi zenbaki jasoko ditu eta Koxkor, Kultu, Kontent eta Ongi Etorri tabernetan salduko dira. 16.000 txartel egongo dira salgai eta 180 sari inguru banatuko dira (gehienak foballeko kamisetak, baina baita sinatutako baloiak, jertseak eta bestelakoak ere). “171 sari ditugu orain, baina hurrengo egunotan gehiago ailegatuko dira”, adierazi digu ekimena bultzatu duen Maite Markuerkiagak.
“Jose Antonio Alberdi ‘Goma’ oso lagun dudalako eta Amañako Jaiek aurrera egin dezatela gustatuko litzaidakelako” jarri du martxan ekimen hau Markuerkiagak, SGAEren aurkako ezer ez dela argi utziz. Urtebete eman du kamiseta guztiak biltzen eta eskerrak eman nahi dizkie kamisetak lortzen lagundu dioten guztiei, “asko izan dira-eta”. Markuerkiaga pozik dago foballari eta kirolarien artean ekimenak izan duen harrerarekin eta espero du eibartarrek ere berdin hartzea.