Fran Lasuen, musikaria: "Munduari so egiteko modua eskainiko dugu"
- Zein eratako lana eskainiko duzue Coliseoan?
Formatu berezia izango du. Bi musikari izango gara eszenatokian: bata pianoarekin eta besteak ahotsa eta bibolina landuko dituena. Ikuskizun soila eta klasikoenetzat hartuta ere, errepertorio berriarekin gatoz. Ordubete eta laurden iraungo du, gutxi gorabehera; hala ere, gure errepertorioa zabalagoa da eta ikuslearen arabera moldatuko dugu. Pieza instrumental gehienak euskarazkoak izanda ere, badira gazteleraz, frantsesez, portugesez... eskainiko ditugunak.
- Ezagutzen zaituztenek ezustekorik jasoko dute? Aldaketarik?
Azken aldiz Eibarren 2006an joko nuen eta, aldatu baino gehiago, esango nuke adinarekin gauzak argiago dituela batek: bere estiloa, azken finean. Jendea eszenatokian ikusten zaituenarekin
geratzen da, baina konposagileak estudioa behar du bere lanean jarraitzeko. Eszenatokiak berriro deitzen dion arte, jakina.
- Jose Luis Canal lagun berria duzu?
Urteak egin ditugu elkarrekin antzerki produkzioan, elkarren arteko proiekturik tartean izan ez arren. Nahiko ezagutzen gara eta egunerokoari so egiteko antzerako modua dugu.
- “Gauzak” izenburuak ez ditu `gauzak´ oso airean lagatzen?
Gauzak hori dira soil-soilik, gauzak: itxaropenak, bizipenak. Gai instrumental hutsekin, kantuetako testuak egunerokotasunean dute oinarri: kexak, esperientziak... mundua begiratzeko beste modu bat.
- Zer iritzi duzu gaur egun kulturak bizi duen egoerari buruz?
Gure arloan krisia eguneroko jakia dugu. Horregatik, beharrezkoa dugu kreatibitatea eta kontsumoa desberdintzea. Gobernatzen gaituztenek, Madrilgoek bereziki, ez dute kulturan sinesten: ez dute kontsideratzen ere. Sortzaileak badaude; kontsumoa bideratzeko baldintzak dira aldatu beharrekoak.