"Frente al mar" filma botako dute barixakuko zine-forum saioan

Pagatxak antolatutako saioa 18:30ean hasiko da, Portalean
"Frente al mar" filma botako dute barixakuko zine-forum saioan
2025/10/07 10:00
eta kitto!

Pagatxa emakume elkarteak zine-forum saio berria antolatu du urriaren 10erako, barixakua. Portalean izango da 18:30etik aurrera. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Vanessa dantzari ohia eta Roland idazlea bikote krisian daude. New Yorketik alde egin eta Frantziako herrixka batera joatea erabakitzen dute, euren harremana konpontzen saiatuz.

Roland idazteko inspirazioa bilatzen saiatzen da, baina blokeatuta dago; Vanessak, berriz, barruko tristura eta isolamendua daramatza. Herrian beste bikote gazte bat ezagutzen dute, Lea eta François, eta haien bizitasunak kontraste gogorra sortzen du.Vanessak eta Rolandek paretan dagoen zulo baten bidez gazteen bizitza pribatuan begiratzeko aukera topatzen dute, eta horrek euren arteko tentsio eta zauri emozionalak azaleratzen ditu.

  • Urtea: 2015

  • Generoa: Drama erromantikoa

  • Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Angelina Jolie

  • Aktore nagusiak: Angelina Jolie (Vanessa), Brad Pitt (Roland), Mélanie Laurent, Melvil Poupaud eta Niels Arestrup.

  • Iraupena: 2 ordu ingurukoa.

  • Kokapena / giroa: Frantziako kostaldeko herri txiki bat 1970eko hamarkadan. Grabazio nagusiak Maltako Gozo uhartean egin ziren.