Gabonetarako sukaldaritza tailerra antolatu du Basaguneak

Zapatuan izango da eta izen-ematea zabalik dago.
Gabonetarako sukaldaritza tailerra antolatu du Basaguneak
2025/12/09 17:10
Silbia Hernandez Arrazola

Zapaturako, abenduaren 13rako sukaldaritza tailerra antolatu du Basaguneak, Gabonetako menuetarako proposamen gastronomikoak lantzeko. Portaleko sukaldean izango da saioa, 10:00etatik 13:00era. Parte-hartzaileek elkarrekin prestatuko dituzte platerak, Basaguneko bazkide batek bideratuta. Antolatzaileek azaldu dutenez, “produktu gehienak ekologikoak, hurbilekoak eta sasoikoak izango dira. Tailerraren amaieran, prestatutako platerak dastatuko dira”. Prezioa 5 eurokoa da inskripzio bakoitzeko eta izen-ematea zabalik dago, Basagunean (Errebal Plazia) edo HEMEN.