Beñat Agirreurreta prestatzaileak mendiko korrikalari izan nahi dutenei buruzko hitzaldia emango du Deporren

Saioa azaroaren 19an izango da, 18:30ean, Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan
Beñat Agirreurreta prestatzaileak mendiko korrikalari izan nahi dutenei buruzko hitzaldia emango du Deporren
2026/11/10 16:44
Ekhi Belar Errasti

Beñat Agirreurreta prestatzaile fisikoak mendiko korrikalarien entrenamenduen inguruko hitzaldia eskainiko du datorren azaroaren 19an, ostegunean, Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan. Hitzordua 18:30ean izango da, eta mendiko korrikalari izan nahi dutenentzat antolatu dute.

Agirreurreta errendimendura eta osasunera bideratutako prestatzaile fisikoa da. Horrela, mendi korrikalaria izateko beharrekoak diren entrenamenduen inguruan jardungo du, besteak beste.