Gararock jaialdiaren edizio berri bat egingo da zapatuan Mendaron
Arima Soul, Bobbi, Relac, SIlitia, Pinpilinpussies, Ezezez eta Los Chicos taldeek joko dute
2025/09/17
16:17
eta kitto!
Zapatuan, 17:30etik aurrera, doako kontzertuez gozatzeko aukera egongo da Mendaroko Garagartzako plazan. Gararock jaialdiaren edizio honetan Arima Soul, Bobbi, Relac, Silitia, Pinpilinpussies, Ezezez eta Los Chicos taldeek joko dute eta, gainera, DJ-ak ere egongo dira eta bi food truck-a jarriko dituzte.
Kontzertuen ordutegia
17:30 ARIMA SOUL
18:45 BOBBI RELAC
20:00 SILITIA
21:15 PINPILINPUSSIES
22:30 EZEZEZ
00:00 LOS CHICOS