Eibar Eskubaloiak Ermuko Errotabarri liderrari egingo dio bisita bihar
Bihar goizean, abenduak 6, 12:00etan, Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailan denboraldiko partida zirraragarrienetako bat bat jokatuko da. Eibar Eskubaloiak Ermuan jokatuko du Errotabarriren aurka, sailkapenaren buruan dauden bi taldeen arteko lehia zuzena: etxekoak, liderrak eta menderakaitzak, bigarren sailkatuaren aurka.
Lehia bizia eta zirraragarria espero da. Errotabarrik ez du amore eman eta ia partidu guztietan garaipen zabalak lortu ditu, bere esperientzia handiari eta urte asko elkarrekin lehiatzen daramatzan taldeari esker. Gainera, bi jokalari elgoibartar dituzte, denboraldi hasiera honetan diferentziak markatzen ari direnak.
Eibartarren aldetik, taldeak etxeko jokalari guztiekin egiten dio aurre derbiari, proiektua indartzen duen balio erantsia eta, zalantzarik gabe, meritu ikaragarria duena. Lehen bost sailkatuen artean, Eibar Eskubaloia da fitxaketarik gabe lehiatzen den talde bakarra, eta hori gotorleku bihurtu nahi dute: presiorik gabe jokatzea, nortasun propioarekin eta jardunaldiz jardunaldi hazten jarraitzeko nahiarekin.
Irabazteko beharra liderrari dagokio, baina Eibarko jokalariak prest daude partida handi bat egiteko eta maila honetako pista zailenetako batetik zerbait positiboa ateratzeko.