Gaur 18:30ean aurkeztuko du Gure Eskuk 'Herri libre bat' kanpaina

Gaur 18:30ean aurkeztuko du Gure Eskuk 'Herri libre bat' kanpaina
2025/03/11 17:45
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteko lokaletan aurkeztuko dute gaur Gure Eskuren Herri libre bat kanpaina. Batzarra 18:30ean hasiko da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Gure Eskutik esan dutenez, "garai bereziak bizitzen ari garen honetan berriz elkartzea dagokigu, besteak beste, ekainaren 7an Bilboko kaleak betetzea izango baita gure erronka nagusia. Horretarako herri eta eskualde desberdinetan herri batzordeak aktibatzen gabiltza. Hortaz, animatu eta gerturatu Eibarren egingo dugun batzarrera".